25 ene 2012

2012ko urtarrilaren 13a, ostirala

Azken eguna iritsi da.
Zorionez egun guztietan oso eguraldi ona izan dugu eta horren adierazleak dira ondoko argazkiak.
Ea aukera dugun berriz etortzeko!








23 ene 2012

2012ko urtarrilaren 12a, osteguna

Goizean eskiatzera joan gara baina eguneko gauzarik garrantzitsuena izan da arratsaldeko jaialdia.
Urtero, eski astea bukatzen denean, Erronkariko frontoian jaialdi bat antolatzen dute eta han elkartzen gara aste horretan egondako ikastetxeetako ikasle guztiak.






Aurten Iruñeko San Francisco, Sagrado Corazón eta Lizarrako ikastolako ikasleak egon dira gurekin batera.
Frontoian gure gustuko musika jarri dute eta batzuk oso ongi pasa dugu.
Aurtengo kantarik arrakastatsuena Michel Telo-ren "Ai se eu te pego" izan da.


Gero gure etxeetara joan gara. Azken gaua zen eta batzuk pena handiz hartu dugu gure azken eguna eskiatzen.




11 ene 2012

2012ko urtarrilaren 11a, asteazkena

Atzo arratsaldean herri kirolak izan genituen Izabako frontoian.
Kirol ezberdin egin genituen eta bukatzeko soka-tira bat egin genuen.










Bi talde egin zituzten, nesken taldea eta mutilena eta bukaeran neskek irabazi zuten.











Egunero bezala, gaur ere oso eguraldi ona izan dugu.
Gauza berriak ikasi ditugu eskiatzen eta erdi profesionalak gara.


 




















Ez dugu ahaztu gaur ere gure bi lagunen urtebetetzea dela eta igerilekura joan baino lehen borobil handi bat egin dugu eta abestu diegu.



10 ene 2012

2012ko urtarrilaren 10, asteartea

Atzoko egunean leher eginda bukatu genuen eta oso ongi egin dugu lo.
















Gaur ere oso eguraldi ona izan dugu nahiz eta goizean pista batzuk izoztuta egon.


















Herrian 6 gradu zero azpitik genituen baina eguzkia atera denean tenperatura igo da eta batzuk mauka motzetan eskiatu dugu.
















Gure eski maila gero eta hobeagoa da eta horren frogak dira ondoko argazkiak.

















Badakigu horien zain zaudetela, beraz, ez dugu txapa gehiagorik sartuko.














9 ene 2012

2012ko urtarrilaren 9a, astelehena


Azkenean eskiatzen hasteko eguna heldu da.

Goizeko 10etan autobusak hartu eta “El Ferial”-era abiatu gara.

Taldeak egin, materiala hartu eta pistetara.

Izugarrizko eguraldi ona izan dugu, zerua oskarbi eta eguzkitsua.

Gehienontzako lehenengo aldia izan arren, oso ongi moldatu gara, nahiz eta batzuetan elurra hurbilegi ikusi.

Irakasleek ere eskiak hartu eta buelta bat eman dute.

8 ene 2012

Izaban gaude!

Iruñetik puntual puntual atera eta Izabarako bidea hartu dugu bi autobusetan. 




Bostak aldera iritsi gara Izabara, eta hantxe zeuden gure zain aterpetxeetakoak. Gure gurpildun maletak hartu eta arrastaka, ezinean, herriko kale harritxuetan barna, aldapan gora igoz aste honetan gure etxea izango diren aterpeak ezagutu ditugu.


Logeletan banatu,  maletak atera eta eskiatzeko materiala hartzera joan gara 6ak aldera. Ilara batean jarri, eta lehendabizi botak eman dizkigute. Ondoren eskiak eta makilak hartu ditugu. Garrantzitsuena, eta ahaztu ezin genuena, eskiek zuten zenbakia buruz ikasi behar genuela, egunero egunero gure eskiak zeintzuk diren jakiteko. 






Orain irakasleak bilera batean dauden bitartean guk libre dugu. Ondoren afaldu eta goxo goxo ohera joango gara, irrikitan baikaude bihar goizean eskiatzera joateko.

3 ene 2012

Belagoara goaz!

Kanpaldia heldu da!
Mendigoiti ikastetxean gure azken urtea denez, aurtengo kanpaldia berezia da: Belagoara goaz eskiatzera!
Ikasturte hasieratik horri begira egon gara eta dagoeneko, oso gutxi falta da joateko.
Igande eguerdian autobusa hartu eta astelehen goizean eskiak hartu eta mendira.
Ea eguraldi ona izaten dugun!