8 ene 2012

Izaban gaude!

Iruñetik puntual puntual atera eta Izabarako bidea hartu dugu bi autobusetan. 




Bostak aldera iritsi gara Izabara, eta hantxe zeuden gure zain aterpetxeetakoak. Gure gurpildun maletak hartu eta arrastaka, ezinean, herriko kale harritxuetan barna, aldapan gora igoz aste honetan gure etxea izango diren aterpeak ezagutu ditugu.


Logeletan banatu,  maletak atera eta eskiatzeko materiala hartzera joan gara 6ak aldera. Ilara batean jarri, eta lehendabizi botak eman dizkigute. Ondoren eskiak eta makilak hartu ditugu. Garrantzitsuena, eta ahaztu ezin genuena, eskiek zuten zenbakia buruz ikasi behar genuela, egunero egunero gure eskiak zeintzuk diren jakiteko. 






Orain irakasleak bilera batean dauden bitartean guk libre dugu. Ondoren afaldu eta goxo goxo ohera joango gara, irrikitan baikaude bihar goizean eskiatzera joateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario